Logoa eta leloa

ZUBIAK BATUZ

Zubiak batu nahi ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolak 2018ko urriaren 7an ospatuko den Kilometroak jaian. Bi herri gara, bakoitza bere izaerarekin, baina, askotan, baten moduan funtzionatzen dugunak. Zubiak batu, indarrak biderkatu eta elkarrekin antolatuko dugu festa handi hau. Bi herriek elkarrekin eta Ikastola bera ere zubi. Ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta gurasoek ere zubiak batu behar ditugu. Elkarrekin, batuz, gaindituko ditugu oztopoak eta lortuko helburuak.

Aurtengo Kilometroak edizioak badu berezitasunik irudi aldetik. Bi irudi izango ditu:

                                             

Meccano haur jolas ezaguneko piezak ekartzen ditu gogora logoak. Bost piezak elkartuz K18 osatzen da (Kilometroak 2018). Piezek, era bereran, bi herriei egiten diete erreferentzia: pieza gorria bidegorria da, laranja zubia, urdina erreka eta zortzia Kilometroak eguneko ibilbide edo zirkuitua.

Zubiak Batuz leloa bera ere irudi izango da: ZU2AK1UZ idatzita. Bertan, Z hizkiak bi herriak eta erreka irudikatzen ditu eta ZU (Zumarraga-Urretxu)  UZ (Urretxu-Zumarraga) simetriarekin jokatzen du.

Kilometroak 2018ko logo eta leloa, Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasle ohi diren Mikel Ruiz eta Gorka Ojangurenek sortu dituzte.