Gure kantak badu dantza!

Modako kanta askok izan ohi dute koreografia bat, eta, nola ez, ‘Zubiak batuz’ kantak ere badu bere dantza! Bideoklipean kantaren leloa dantzatu genuen eta, orain, Urretxu-Zumarraga Ikastolako irakasle den Iker Rodriguezek koreografia osoa sortu du.

Erritmo biziko kanta da, gogoratzeko erraza, eta dantza ere halakoa da, erraz ikasten den horietakoa. Berehala ikasiko duzu! Gainera, laguntzeko asmoz, dantzaren tutoriala eskegi dugu sareetan: https://www.youtube.com/watch?v=1ozIR_QlvHg

Tentsioak askatzen laguntzen du dantzan egiteak. Beraz, ikasturte hasiera izanik, une egokia da gorputza mugitzen hasteko. Kilometroak eguna ere ate joka dugu, ea ordurako guztiok ikasten dugun koreografia! Aurretik ditugun Urretxuko festak ondo etorriko zaizkigu praktikatzen joateko.