Mila esker Tonbolarako sariak eman dituzuen guztioi!

Zumarragako Santa Isabel jaietan jarri genuen lehen aldiz Kilometroetako Tonbola, eta arrakasta itzela izan zuen. Asko izan dira tonbolako opariren batekin etxera joan diren herritarrak, eta asko, era berean, opariak eman dituzten komertzio eta enpresak. Urretxu-Zumarraga Ikastolak eta Kilometroak ESKERRIK BEROENAK eman nahi dizkizue ekimen honetan lagundu diguzuen guztioi.

Euskadi plazan egon zen tonbola, festetako asteburuan, Motos Zatika etxeak utzitako furgoneta batean. Milaka herritar pasa ziren bertatik etxera opariren bat eramateko ilusioarekin, eta denek bete zuten ametsa. Izan ere, handiagoa ala txikiagoa, txartel guztiek zuten bere oparia. Kalean nonahi ikusten ziren errezeta liburuak, ardo botilak, lurrin kutxak edota beste opariren bat beso azpian hartuta zebiltzanak.

Baina, sari potoloetako batzuk irten gabe gelditu ziren. Beraz, Kilometroen egunean jarriko den tonbolan eskuragarri egongo dira, besteak beste, bi telebista, hainbat asteburu-pasa, Zatika etxeak emandako opari potolo bat edota bi lagunentzako otordu bat Arzak jatetxean.

Kilometroen egunean, urriaren 7an, Zumarragako Legazpi kalean egongo da tonbola; orduan ere, Zatikak utzitako furgoneta dotorean. Txartelak euro batean jarriko dira berriz ere salgai, eta den-denek izango dute opariren bat.

Lehen aipatu bezala, hau guztia posible egiteko, enpresa eta komertzio askoren laguntza behar izan da. Aipagarriak dira adibidez, Arzak jatetxearen oparia, Gipuzkoako museoek eman dituzten bonoak eta Gipuzkoako enpresa askok eskainitako laguntza. Baina bereziki eskertzekoa da gure bailarako denda txiki, komertzio eta tabernek egin duten esfortzua.

  

Ondorengoak dira, eta Kilometroak 2018k eskerrik beroena eman nahi die:

 

A.M. mertzeria

Euskaltel-Urretxu

Mentxu y Yone jantzi-denda

Adats ile-apaindegia

Ezkurra taberna

Mi Tienda

Aginaga jantzi-denda

Ezpeleta argiztapena

Mikel Lizarralde jantzi-denda

AIN ingeles-hizkuntz eskolak

Fernando Salegi harategia

Monterrey taberna

Aitube taberna

Formatek zerbitzu informatikoak

Motz taberna

Aitxu paper-denda

Foto Alzuri

Muga taberna-erretegia

Aixa frutategia

Galilea taberna

Muskari loradenda

Alberdi jatetxea

Gaude ile-apaindegia

Natur House

Alex kirolak

Goiko-luz iluminacion

Nauena9

Amaia Sigüenza dietista

Goilore loradenda

Nautalia bidai-agentzia

Ametsa harategia

Gossox

Nekotz albaitaritza klinika

Andere arropa-denda

Goxogi gozodenda

Oiarbide zapata-denda

Andere ile-apaindegia

Hamahiru denda

Oleta iturgintza

Andrea

Herce

Olga ile-apaindegia

Apaolaza bitxi-denda

Hokaba taberna

Oñatibia hortz-klinika

Apatxe taberna

Ikasplay

Optica Instituto

Aranbel ile-apaindegia

Ilargi mertzeria, Azpeitia

Opticalia-Urretxu

Aranguren estankoa

Inaxio confecciones

Ormazabal bitxi-denda

Arbe kirolak

Itzala mertzeria

Osaba taberna

Argiki

Itzene mertzeria

Oskarbi oinetakoak

Arku jantzi-denda

Izaskun gozotegia

Otaegi harategia

Arzelus farmazia

Izkin goxoa

Pagoeta taberna

Arzuaga altzari-denda

Janeiro iturgintza

Paki eta Josetxo harategia

ATA harategia

Jannett harategia

Panpox ile-apaindegia

Aurori ile-apaindegia

Jauregi optika

Plazaola iturgintza

B&N ile-apaindegia

Julen bolsos

QUO belleza&salud

Baby ropa de niño y puericultura

Julita Telleria mertzeria

Roayer inprimategia

Bapri animalia-denda

Kakueta kafetegia

Rueda fruta-denda

Bazar Zuxu

Keros

Sarria farmazia

Belarzain belar-denda

Kixka - Legazpia

Stylo ile-apaindegia

Berit taberna

Kux kux jantzi-denda

Titare mertzeria

Beti-eder estetika zentroa

La muñeca de trapo

Txiki oinetakoak

Bidegorri kirol-denda

La Perla

Txomin Zubeldia

Bidezar taberna

Laket taberna

Ugalde edariak

Bits ile-apaindegia

Lanbroa belar-denda

Urbe

Buen Bokado

Legazpi liburu-denda

Urdangarin burdindegia

Buhame taberna

Leire Santillan

Ureder estetika zentroa

Cafes Aitona

Leku-ona zapata-denda

Urki liburu-denda

Collins taberna

Loreak harategia

Urola taberna

Comercios Centro Cien

Luis Angel iturgintza

Urzum

Cosas necesarias

M.E. Cuadrado ile-apaindegia

Vertigo moda

Cuadrado ileapaindegia

Maider ile-apaindegia

Xarmanki estetika

Doña Maximina oinetakoak

Maitia oinetakoak

Xera fisioterapia-osteopatia

Doss jantzi-denda

Malkor taberna

Z.zoila

Douglas lurrindegiak

Mapfre-Legazpia

Zabaleta taberna

Ederki complementos

Marai & NKN jantzi-denda

Zatika

Eguzki taberna

Mari Carmen Arcelus farmazia

Zerki

Ene-bada jantzi-denda

Mari mertzeria

Zimer etxetresnak

Etxeberri hotel-jatetxea

Marlo barne-jantziak

Zona Zero taberna

Etxeberria iturgintza

Mendizabal maquinaria

Zufiaur estankoa