I 380-389 zenbaki-zerrendarentzat da Gabonetako saskia

Kilometroak jaiaren baitan antolatutako Gabonetako saskia ekimenak badu zenbaki-zerrenda saritua: I 380-389 zenbaki-zerrenda. Abenduaren 24ean Olentzeroren erronda amaitu ostean egin da otzara ederraren zozketa. Bertaratu direnek urduritasunez eta ilusioz jarraitu dute ekimena, saria ez baitzen edonolakoa: bertako ekoizle eta dendariek emandako produktuez osatutako saskia. Ordezko zebanki-zerrenda, U 650-659 da.

Zenbaki sarituaren irabazleak ondorengo telefono zenbakira deitu behar du saria jasotzeko: 678 82 03 12. Irabazleak astebeteko epea izango du otzara etxera eramateko.

Urretxu-Zumarraga Ikastolako Gure Zozketa batzordeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete euren produktuak eman dituzten ekoizle eta dendariei. Hona hemen erabateko prestutasunez parte hartu dutenen zerrenda. Mila esker!

 

-        ATA harategia (Zumarraga)

-        Belarzain Belardenda (Urretxu)

-        Erratzu baserria (Urretxu)

-        Ametsa janari denda (Zumarraga)

-        Aranguren estankoa (Urretxu)

-        Golodix Gossos (Urretxu-Zumarraga)

-        Etxezuri baserria (Azkoitia)

-        Josune janari denda (Zumarraga)

-        Lanbroa belardenda (Urretxu)

-        Etxebeltz baserria (Aizpurutxo)

-        Agerre baserria (Urretxu)

-        Guzman Aldazabal bodega (Navaridas)

-        Lizarralde-Agerre baserria (Zumarraga)

-        Urdangarin burdindegia (Zumarraga)

-        Cruz frutategia (Urretxu)

-        Pierola bodega (Moreda Araba)

-        Kabutzia arraindegia (Zumarraga)

-        Izarra arraindegia (Urretxu)

-        Ilargi okindegia (Urretxu)

-        Aikur (Urretxu)