Denda ibiltaria 16 herritan egongo da abenduan

Azaroan lehen urratsak eman eta gero, Kilometroetako denda ibiltariak agenda bete-betea izango du abenduan. Gabon jaien usainean, hainbat azoka berezi eta San Tomas feriak ditugu nonahi, eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako ordezkariak bertan izango dira Kilometroetako produktuak saltzen.

Gabon jaien atarian, opariak egiteko aukera eskaintzen du Zumarragako enparantzan dugun dendak ez ezik, herriz herri ibiliko den denda ibiltariak ere bai. Horietan aurkituko dituzue arropak (jertseak, kamisetak edo soinekoak) eta baita bestelako osagarriak ere: hala nola, motxilak, aterkiak, diru-zorroak….

Abenduan non izango garen ondorengo zerrenda kontsultatu dezakezu. Zain izango zaitugu!

Abenduak 2: Mendaroko nekazaritza eta abeltzaintza azoka

Abenduak 3: Errezilgo Ibargi sagarraren azoka

Abenduak 3: Zarauzko binakako kross mistoa

Abenduak 3: Ormaiztegiko odolki lehiaketa

Abenduak 6: Segurako San Nikolas jaia

Abenduak 16: Oiartzungo Txerri eguna

Abenduak 16: Mutrikuko San Tomas azoka

Abenduak 17: Lezoko nekazaritza eta abeltzaintza azoka

Abenduak 17: Pasaiako nekazaritza eta abeltzaintza azoka

Abenduak 21: Azpeitiko San Tomas feria

Abenduak 21: Donostiako San Tomas feria (Gros auzoan)

Abenduak 21: Hondarribiko San Toma azoka

Abenduak 22: Arrasateko Santamasak

Abenduak 23: Tolosako Gabonetako azoka berezia

Abenduak 26: Zestoako nekazaritza azoka

Abenduak 27: Ordiziako Gabonetako azoka berezia