Albisteak

June Garitano Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikaslea Frantzian izan da Eskolarteko Munduko EskiTxapelketan parte hartzen. Haren eskutik heldu da Kilometroak 2018 Grenoblera

Kilometroak web orrian eta Ikastola zein Lizeoko idazkaritzetan eman daiteke izena. Bikoteka hartuko da parte eta bikoteko bi kideen artean gutxienez 20 urteko aldea egon behar du. Batu ditzagun belaunaldien arteko zubiak!

Zubiak dira gure bi herri hauetako ezaugarri nagusienak, batzen gaituztenak. Ikastola bera ere zubia da, haurtzarotik helduarora bidean zeharkatzen dugun zubia. Bazatoz?

Zestoara, Lezora, Antzuolara eta Ormaiztegira joango dira denda ibiltaria eta Gure Zozketako ordezkariak, besteak beste.

Kilometroak 2018 jaiaren alde belaunaldi arteko lasterketa antolatu da otsailaren 24rako. Bertan parte hartzeko ez dago adin mugarik.

Idazkaritzako sarreran, kafe makina inguruan eta Lizeoan egongo dira. Kilometroak 2018 jaiaren harira Ekolio enpresarekin sinatutako akordioaren emaitza da.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Kilometroak Kultur Elkarteak eta Ekoliok. Olio salmentatik ateratako %10a jasoko du Urretxu-Zumarraga Ikastolak.

‘Sustraietatik haziz, hezi’ da Urretxu-Zumarraga Ikastolaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen argitalpena.

Kilometroak 2018ko denda ibiltaria Deban egongo da larunbatean eta Lazkaon igandean, Gure Zozketako txartelak ere salduko dituzte Astotxo Egunean.

Orriak